Gobierno Vasco

ELKARBIZITZA PLANA

 

 

Azken bederatzi urteetan Laiotz Herri eskolan ELKARBIZITZAREN inguruan ibilbidea jorratu dugu.

Ibilbide honetan, hainbat aspektu kontuan hartzen saiatzen gara, esate baterako, eskolako partaide guztion artean harreman positiboak eraiki eta elkarbizitza osasungarria sustatzeko asmoz.

 

·         beste pertsonekiko jarrera positiboak bultzatzea, aniztasuna ulertu errespetuzko harremanak ezarriz;

·         solidarioki jokatzea, ezberdintasun sozialak ezagutu eta kritikoki baloratuz gatazkak gainditzeko;

·         bizitza eta gizakien elkarbizitza arautzen dituzten lehen aipatutako baloreen garrantzia aintzat hartzea eta beraien arabera jokatzen ohitzea;

·         norberaren gorputza ezagutzea eta aintzat hartzea, osasuna eta bizi kalitatea baldintzatzen dituzten eragileak ulertuz;

·         pertsonaren garapenean parte hartzea, besteen intimitatea errespetatzeko ohiturak hartuz, norberaren ezagutza eta estima bultzatuz;

·         inguru natural eta sozialeko gertaera eta fenomenoen artean harremanak ulertzea eta ezarri, ahal den neurrian, ingurugiroaren eta giza bizitzan aktiboki eta kritikoki parte hartzea;

·         ondare kulturala ezagutzea eta hartaz gozatu, bere mantenu  eta hobekuntzan parte hartuz.  

ARDURADUNA: Marta Senosiain

ORDEZKARIAK:

 

 

© laiotz
Telefonoa: 943801776 | Fax: 943801776 | 012242aa@hezkuntza.net