Gobierno Vasco

PROIEKTU HONEN BIDEZ IKASLEEN IRAKURKETA KONPETENTZIA HOBETU NAHI DUGU.

 

Iaz hasi ginen proiektu honekin. Hobekuntza planean oinarriturik eta gure ikastetxean berrikuntza bultzatuz, irakurketa prozesuan metodologia honi jarraipena eman nahi zaio.

 

 

Berdinen arteko tutoretzan oinarrituta dago: ikasle bikoteek antolatutako elkarrekintza gidoi baten bidez ikasten dute.

 

 

 

 

"Tutorea den ikasleak ikasi egiten du irakasteak ikasteko modu onenetakoa delako, eta tutorezatua den ikasleak aldiz ikasten du bere beharretarako etengabeko laguntza ematen zaiolako"

 

Programa honek berdinen arteko tutoretza, familiaren inplikazioa eta ikastetxeen arteko irakasle kooperatiboen sareen bitartezko formazioa uztartzen ditu.

 

 

HELBURUAK HAUEK DIRA:

 

 

- Irakurketa konpetentzia hobetu, batez ere irakurketaren ulermena,ikasleen arrakastarako ezinbesteko elementua izanik.

- Ikasleen arteko metodologi inklusiboak proposatu.

- Ikastetxeen artean kooperazio lanerako Sarea eskaini; bertan Bikoteka Irakurtzen programan elkartrukatze eta elkarlana sustatuz.

- Eskolako zereginetan familien inplikazioa areagotu.   

 

 

 ARDURADUNAK: Gotzone Arakistain eta Nerea Uribe-Etxeberria.

 

 ZEIN IKASLE TALDEKIN BURUTUKO DEN: 2. maila eta 3. maila

 

 

 

 

 

 

© laiotz
Telefonoa: 943801776 | Fax: 943801776 | 012242aa@hezkuntza.net